Expo AMAMA « Erroak, enborra, adarrak »

Expo-Amamawebdu 14 novembre au 14 décembre à l’Atalante

Vernissage le vendredi 18 novembre 19h30 à l’Atalante

Erakusketa honetan agertzen diren argazki eta bideo-lanak AMAMA pelikulako lantaldeak egindakoak dira. AMAMA “Txintxua Films”ek ekoiztutako pelikulak Donostiako Zinemaldiko sekzio ofizialean lehiatu eta Euskal Zinearen Irizar saria jaso zuen. Estreinatu zenetik, mundu osoko zinemalditan parte hartzen ari da; hala nola, Montpelierreko Cinemaded, Festa del Cinema di Roma, PalmSpring IFF USA, edo Norvegiako Tromso IFF.

Erakusketa honetako obra artistikoaren ideia Asier Altunarena da, baita hasierako apunte eta zirriborroak ere. Mikel Serrano da zuzendari artistikoa, Javier Agirre Erausok egin ditu argazkiak, Sebas Gomezek diseinuak eta Demetrio Elorzenak dira efektu digitalak. Bideolana, berriz, Laurent Duffreche-k osatu du, AMAMA errodatzerakoan hartutako hainbat irudirekin.

Bideo-lanerako erabilitako musika pelikularen jatorrizko soinu-bandatik hartu da, Javi P3z & Mursegok sortua. Ohea, pelikulako narrazioan funtsezkoa den objektua, pelikulako dekorazio lantaldeko kide diren Ander Armendarizek eta Toño Ñartek eraiki dute.

Erakusketa honetan agertzen den margolan bakarra, halaber, pelikulako sekuentzia batean agertzen da: Joxan Iza margolariaren “Patxi Hipolito ibilbidea”.

Marian Fernandez Pascal, Txintxua Films-ekoa, izan da ekoizpenaren arduraduna.

Commentaires

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *