HARRI ZOPA

Mercredi 25 octobre à 10h30

Aupa! Le Txiki Festival débarque à Bayonne ! L’Atalante propose pour la première fois une programmation en basque dans le cadre du festival. A partir de 3 ans. Des animations radios sont prévues à l’issue des deux séances.

Urriaren 25ean asteazkenez, 10:30etan

Aupa! Txiki Festibala Baionara dator ! Aurten lehen aldiz, Atalante zinemak euskarazko filmak proposatuko ditu festibal honen kari. 3 urte goitik. Irratizko animazioak izanen dira emanaldien ondotik.

 

Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.

Harri Zopa “El Búho del Cine” bildumako lehenengo laburmetraia sorta da. Guztiak animazioko lanak dira, ardatz nagusi bera konpartitzen dutenak eta helburu ludiko-didaktikoa bilatzen dutenak. Laburmetraia guztietan hontzak egiten du gidari lana; bera da neska-mutilei hitz egiten diena, ikusle gaztetxoen eta hontzaren arteko harremana sendotuz.


A partir de 3 ans

Par une soirée de pleine lune, la Chouette du cinéma se pose sur sa branche. Elle vient nous conter cinq petites histoires que les parents racontent à leurs enfants au moment de dormir. A la frontière du rêve et de la réalité, il arrive des choses extraordinaires à nos petits personnages.
Un garçon compte les moutons pour s’endormir quand soudain, le troupeau déboule dans sa chambre…

Un matin, il est impossible pour Arthur de s’habiller tant ses vêtements lui jouent des tours…

Durant l’hiver, plusieurs animaux se cachent dans la mouffle égarée par Lily…

Et pour finir une soupe aux cailloux et de la galette…

 


 

ARDIAK ZENBATZERA, Frits Standaert

Lo hartu ezinik dagoen haurrak laguntza eskatuko dio aitari. Beste ipuinik kontatu nahi ez dionez, ardiak zenbatzen hastea gomendatuko dio. Bat, bi, hiru… ohartzerako, dozena bat ardi dago bere ohea inguratzen.

JANZTEAREN ABENTURA, Samuel Guenolé

Arturok gorroto du eskolara joan aurretik goizero arropa janztea. Amak azkar ibiltzeko esaten badio ere, arropa pieza bakoitza dibertsio bihurtzen du, erronka berri bat. Eta bere irudimenak ez du mugarik!

ESKULARRUA, Clémentine Robach

Lehenengo elurteak iritsi aurretik, Lilyk txorientzako etxea egiten du aitonaren laguntzarekin. Eta, gainontzeko animaliak, nola babestuko dira negu gorriaz? Bada ezpada, Lilyk bi eskularruetako bat utziko du kalean.

HARRI ZOPA, Clémentine Robach

Arratsaldeko zortziak dira. Herritar guztiak –tripa-zorriak dantzan– eguneko errezeta ikusten ari dira telebistaren aurrean: gaurko platera, harri zopa da. Bat-batean, trumoi batek argirik gabe uzten du herria. Ze osagai behar ditu zopak?

GAILETAREN IHESALDIA, Pascale Hecquet

Untxiaren amak untxitxo baten itxura duen gaileta egin dio semeari. Labean sartu dute, eta untxia lagunekin hasi da jolasean gaileta egin bitartean. Baina gaileta basora joango da ihesean.


 

Commentaires

Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *