Zineskola programa, hezkuntza eta kultura programa bat da ; bere helburua ikastoletako eta eskola elebidunetako ikasleei filmak ikusteko aukera eskaintzea da.
Ekimena Uda Leku elkarteak jarri du martxan. L’Atalantek, Gabarra Films banaketa-jardueraren bidez, 2018an hartu zuen lekukoa, koordinazio teknikoa ziurtatuz, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin; Cinévasion zinema-sarea, Zineuskadi, IKAS Pedagogi Zentroa eta Hezkuntza Zuzendaritza Nazionalarekin elkarlanean. 2022an, Zukugailua elkarteak bat egin zuen koordinazioaren zuzendaritza batzordearekin.
Urtero, bi edo hiru kalitatezko film eskaintzen zaizkie ikasle eta irakasleei. Film bakoitzarekin batera, aholkulari talde batek diseinatutako hezkuntza-ustiapeneko proposamen bat gehitzen da. Hau, erakasleei aurkeztua zaie formakuntza egun batean, gelan, ikasleekin lan berezia egiteko aukera emanez saioaren aurretik eta ondoren.
Erakasleak prozesuan lagunduz eta ahalik eta pertsona gehiener eskaintza hau proposatuz, Zineskola baliabidearen bidez, EKE-k eta partaideek helburi hauek finkatu dituzte:
- euskarazko kalitatezko filmak eskaini lehen hezkuntzako ikasleei;
- eskoletatik kanpo euskararen praktika sustatu
- zinema eta zinema gela ezagutarazi
- pedagogia tresnak eskaini erakasleer
Baliabidearen funtzionamendua
-
- Partaide diren zinema gelak: L’Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getari)
- Baliabidearen inguruko informazioa : EKE / 05 59 93 25 25 edo mailez : leire@atalante-cinema.org
- Baliabidean izen ematearen ondotik, zinema lekuen erreserbak: eskolak hurbileko zinema gelarekin harremanetan jartzen dira, saioaren data eta ordua adosteko.
- Prezioa (ikasleka) : 2,80 €
- Garraioa : eskolen gain, autobus enpresekin ikusiz zuzenean.