AMAMA

ESPAGNE
2016 1h43
Réalisé par Asier Altuna
avec Kandido Uranga, Iraia Elias, Klara Badiola, Ander Lipus, Amparo Badiola, Manu Uranga, Nagore Aranburu

Prix du meilleur film basque au festival de Donosti Saint-Sébastien (2015)

Euskal Herriko familia baserritar batean, Amaia hiru anai-arrebetariko gazteena da. Belaunaldien arteko gatazka bat pizten da Gaizka, anai zaharragoak, baserria berriz hartu behar duenak, atzerrira joatea erabakitzen duenean. Ezer erraten ez duen amamaren begipean, Amaiak aurre egin behar dio bere aitaren zorroztasunari, ohiturak eta baserriko lanaren erritmoari bere bizi osoa emaiten duena. Ezin adosturik ezarrian, biek duten bizitzaren ikuspegi ezberdinek bereixten dituzte.

 

Dans une famille du Pays basque rural, Amaia est la benjamine de trois frères et sœurs. Un conflit de génération éclate quand Gaizka, l’aîné censé reprendre la ferme, décide de partir à l’étranger. Sous les yeux de sa grand-mère impassible, Amaia se heurte à l’inflexibilité de son père qui ne vit que par les traditions et le rythme immuable des travaux des champs. Impossibles à concilier, leurs visions de la vie trop éloignées les séparent.

 

Hainbat labur-metrai dirdiratsu eta asmamen handikoak egin ondoren, gero Bertsolari, lehen luze-metrai dokumental nabarmena, Asier Altunaren lehen fikzio pazientziarik gabe igurikatzen genuen. Gure itxaropenak ez ditu huts egin, euskal kulturaren ohiko gaiak aipatuz, belaunaldien arteko gatazkaren barna.

Amaiaren pertsonaiaren jardueraren bidez, argazkilaritza eta bideogintza, zuzendariak filman sartu ditu hainbat asmakuntza bisual (8mm-zko irudiak, argazkiak, margoak) eta narratiboak (sekuentzia onirikoak). Filma bere doinu indarraz eta gaiaren sakontasunaz nagusitzen da.

Arrakasta ederra eta handia, Donostiako Zinemaldian goretsia eta Iraia Elias aktore nagusiaren izendatzearekin Goya sarietan…

Les autres films à l'affiche